Gogortxuri agurra

Posted by gogorregi on Astelehena abu 25, 2008 Under Barriak

9 gau eta 10 egunak arin bukatzen dira eta jaiari amaiera emateko Gogorregik gure Gogortxuri agur beroa eskeintzen dio urtero-urtero. Datorren urtean gure artean egongo da berriz ere!!!

Tags : , | add comments

Gogorregi saria, TIBET!!!

Posted by gogorregi on Igandea abu 24, 2008 Under Barriak

Urtero legez, Gogorregi Saria pertsona edo alkarte bateri eskeintzen diogu bere jarduera eta lana eskertzeko. Aurten sari hori, Tibet herriari eman nahi izan diogu, herri bezala dituen eskubideak era baketsuan aldarrikatzeagatik. Saria pertsonalki, Bartzelonako Tibet Etxeko presidente den Thubten Wanchen-i eman zitzaion. Gure artean egon zen larunbatean, bai Gogorregin bai Aste Nagusiko giroaz gozatzen.

Egun berean, Erdizka Lauetan dantza gidatuak izan genituen. Dantzari finak hurbildu ziren Gogorregira beren abilezia erakustera.

Gabaz beti bezala jende mordoa hurbildu zen, DJ Fran-ek jartzen zuen musikaz gozatzera. Zuek zarete benetako Gogorregiren protagonista, gora zuek!!!

Tags : , | add comments

Nagusiak protagonista!!

Posted by gogorregi on Larunbata abu 23, 2008 Under Barriak

Ezin ditugu gure nagusiak ahaztu eta horregatik ostiralean eurentzako egitarau berezia prestatzen dugu. Batetik, Los 5 Bilbainos taldeak, bere betiko doinuez alaitu zituen Pio Baroja plazako bazter eta txoko guztiak eta nola ez, arratsaldeko ordu horietan, Santurtziko lagunek prestaturiko sardina-jana ederra dastatzeko aukera izan zen ere bai. Hau bai plana, Gogorregi konpartsan!!!!

Tags : , | add comments

Gogorregi aurrera

Posted by gogorregi on Ostirala abu 22, 2008 Under Barriak

Seiren taldeak ostegunean jo zuen gure txosnan. Gaztea irratian lehenengo postuan asteak eman dituen talde ezagunak, gure artean eman zuen kontzertua. Jende ugari bildu zen folk eta pop musikak uztartzen dituen musika entzun ahal izateko.

Aurretik, Bizkaiko Foru Ahalduna, Kultura Diputatua eta Andoni Ortuzar BBBko presidenteak, barra atzean egon ziren tragoak jartzen.

Tags : | add comments

Asier Bilbao eta bere umore showa

Posted by gogorregi on Osteguna abu 21, 2008 Under Barriak

Urteak dira gure lagun den Asier Bilbaok bere show-a ostegunetan egiten zuena baina aurten asteazkenean izan da. Nahiz eta eguna aldatu den, Asierren jarraitzaile sutsuek parada egin dute gure txosnan gaueko 23.30etatik aurrera bera ikusi ahal izateko. Egia esan urtero-urtero bere show-ak alaitu egiten ditu gure Aste Nagusiko gauak. Zenbat barre bota genituen bere eta bere lantaldeko kideekin. Gainera eta amaitzeko, abesti-poupurri bat abestu zuen eta jendeak berarekin abestu zituen.

Tags : , | add comments

Umeen Eguna

Posted by gogorregi on Asteazkena abu 20, 2008 Under Barriak

Asteartea Gogorregin umeeak dira protagonistak. Aurten txokolatada mundiala antolatu dugu eta egiten zuen eguraldi onak lagunduta, giro aparta eta ezinhobez gozatu ere bai! Ondoren eta bai ume zein nagusiei zuzenduta, Txagu Magu izan dugu gure artean. Bere magiak guztiok txundituta utzi gaitu.

Tags : | add comments

Bikoteen Eguna

Posted by gogorregi on Asteartea abu 19, 2008 Under Barriak

Bigarren urtea da, Aste Nagusiko astelehenean gure Miss eta Mister Gogorregi Saria banatzen dugula. Aurten ere Iker izan dugu aurkezle eta esan behar da epaiarentzako oso zaila izan dela aurtengo irabazleak aukeratzea, hautagai asko aurkeztu zirelako. Inportanteena dena den ez da irabaztea, partehartzea baizik eta eskerrak eman beren umore ona taula gainera eraman zuten guztiei. Aurten aukerarik izan ez baduzu parte hartzeko, datorren urterarte itxaron beharko duzu.

Zorionak Maialen eta Denoy Miss eta Mister Gogorregi 2008!!

Tags : , | add comments

Pixka bat es mucho, Gogorregin!!

Posted by admin on Asteartea abu 19, 2008 Under Barriak

Pixka bat es mucho, abestiko abeslari eta dantzariak Gogorregin egon ziren.

Tags : , | add comments

Asteburu jendetsua, Gogorregin!

Posted by admin on Astelehena abu 18, 2008 Under Barriak

Larunbatean 2008ko Aste Nagusiari ongietorria eman genion eta jende asko hurbildu zen Gogorregi 2020ra. Asteburuko gauak musikaz bete genituen, batetik DJ Fran, gauero dago gure txosnan musika jartzen eta horretatik aparte igandean, bi taldeen kontzertuak izan genituen, Auskalo Non erromeri taldearena eta ondoren Contratiempos taldea.

Lehenengo asteburua amaitu da baina oraindik astebete geratzen da, Aurrera Gogorregi!!

Tags : | add comments

Auskalo Non!

Posted by gogorregi on Osteguna abu 14, 2008 Under Barriak

AUSKALO NON!

IGANDEA 17, 21.00

Auskalo Non erromeri talde Bizkaitarrak, bere lehen maketa atera du orain dela gutxi. Herriz-herri ibili dira azkenengo hilabeteetan beren erromeri doinuak hara hona eramaten.

Igande honetan, Gogorregira hurbilduko dira suak baino lehen beren dantzarako musika guri erakusteko. Erromeria igande honetan GOGORREGI 2020!!!

Auskalo Nonaren mp3 jaitsi hemen.

Tags : , | add comments