abu 12
GURE SEÑEAK elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da eta ezohiko gaixotasun edo urritasunen bat duten umeen bizi kalitatea eta bizi itxaropena hobetzeko jaio zen; Halaber, familia horiei duten ibilbide zail eta luze horretan lagundu nahi die.
La Asociación GURE SEÑEAK es una entidad si ánimo de lucro, que surge del interés y preocupacion de un grupo de personas cercanas a las familias de Derio con hijos e hijas con enfermedades raras o con situaciones especiales de discapacidad.
Informazio gehiago:
info@gureseneak.org
www.gureseneak.org

ots 08
Posted by admin on Astelehena ots 8, 2010 Under Barriak

aratusteak2010
Otsailaren 13an, larunbata, Gogorregi inauteriak ospatzera animatzen zaituzte Gogorregi Konpartsarekin.
Jaia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Andoni Ortuzarren hizalditxo batekin. Gaia Asterix eta Obelix da, ez ahaztu mozorroa!!
Gogoratu baita ere, arratsaldeko 17:30ean, Berastegi kalean, tostadak banatuko dituela Gogorregik Haitin laguntzeko dirua jasotzeko asmoz, Intermon Oxfamen laguntzarekin.
abu 25
Posted by gogorregi on Asteartea abu 25, 2009 Under Argazkiak
Zuei esker, aurtengo Aste Nagusia oso arrakastatsua izan da, Eskerrik asko!

abu 11
Posted by gogorregi on Asteartea abu 11, 2009 Under Barriak

Kaixo lagunok;
Gogortxu naiz, Gogorregi Konpartsako kidea orain dela 21 urte, hau da, konpartsa sortu zenetik. Datorren larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia berriro ere eta nire lagun Marijaia Bilbora etorriko da.
Aurten ere Gogorregi Konpartsan egitarau mordoa antolatu ditugu, txikientzako, nagusientzako, gazteentzako… mota eta edade guztietako pertsonen gozamenerako; guztiok ondo pasatzea da gure helburua, gure leloak dioen bezala Jaietan Jai!
Ondo pasa jaietan eta Gogorregiko txosnan ikusiko dugu elkar,
Gora Gogorregi eta Gora Aste Nagusia!