abu 23
Txupinera eta Pregoilariarekin!
Posted by gogorregi on Igandea abu 23, 2009 Under Argazkiak

Kaixo lagunok;
Gogortxu naiz, Gogorregi Konpartsako kidea orain dela 21 urte, hau da, konpartsa sortu zenetik. Datorren larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia berriro ere eta nire lagun Marijaia Bilbora etorriko da.
Aurten ere Gogorregi Konpartsan egitarau mordoa antolatu ditugu, txikientzako, nagusientzako, gazteentzako… mota eta edade guztietako pertsonen gozamenerako; guztiok ondo pasatzea da gure helburua, gure leloak dioen bezala Jaietan Jai!
Ondo pasa jaietan eta Gogorregiko txosnan ikusiko dugu elkar,
Gora Gogorregi eta Gora Aste Nagusia!
Aurten ere Asier Bilbaok bere umore show-a ekarriko dau Gogorregi Konpartsara Aste Nagusia 2009an.
Astezkena 19 gaueko 23.30etan
Miercoles 19 23.30 de la noche.