Gogortxuren agurra!

Posted by gogorregi on Asteartea abu 11, 2009 Under Barriak

Kaixo lagunok;

Gogortxu naiz, Gogorregi Konpartsako kidea orain dela 21 urte, hau da, konpartsa sortu zenetik. Datorren larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia berriro ere eta nire lagun Marijaia Bilbora etorriko da.

Aurten ere Gogorregi Konpartsan egitarau mordoa antolatu ditugu, txikientzako, nagusientzako, gazteentzako… mota eta edade guztietako pertsonen gozamenerako; guztiok ondo pasatzea da gure helburua, gure leloak dioen bezala Jaietan Jai!

Ondo pasa jaietan eta  Gogorregiko txosnan ikusiko dugu elkar,

Gora Gogorregi eta Gora Aste Nagusia!

Tags : , , , , , , , | add comments